XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

D.B.H.ko 3. mailan materiaren izaera elektrikoa aztertuz hasiko gara.

Gune honen hari gidatzailea lehen zikloan ikusitako triboelektrizazio esperientzia sinpleak gogoratzetik abiatuko da, elkarrekintza elektrikoen azterketa kualitatiboa egitera pasatzeko, berdin eroankortasunarekin, zirkuitu sinpleen azterketari ekiteto aurrepausu beharrezkoa gisan, eta elektrizitate ondorioekin bukatzeko.

Kimikaren sarrera eginez jarraituko dugu, 1. zikloan eraikitako eredu korpuskularretik abiatuz.

Ereduan sakondu egingo dugu, aldatuz eta zabalduz, materiaren egitura atomiko-molekularraren interpretazio fisiko-kimikoa egiteko gai den arte. Gune honen barruan bi problema egituratzaile daude: materialen sailkapena eta substantzietan gertatzen diren aldaketak.

Lehen problema ebazteko hasiko dugun ikerketak, nahaste, heterogeneo zein homogeneoak (disoluzioak), eta substantzien (substantzia sinple eta konposatuen) arteko bereizketa egitera eramango gaitu.

Bigarren problemak Lavoisierren garaian ezagutzen zen informazioaren berri izatera eramango gaitu, eta erreakzio kimikoen azalpena egin ahal izateko, eredu korpuskularra zabaldu eta eredu atomiko-molekularra bihurtzera.

4. mailan eredua zabaltzen jarraituko dugu, Daltonen eredua ikusiz, erreakzioen trataera kuantitatiboaren giltza ematen duen Prousten legea azaldu ahal izateko.

Dena den, D.B.H.ko 4. mailako gune nagusia Mekanika klasikoa izango da.

Honen azterketak, zentzu komunaren metodologia gainditzeko eta ezagutza zientifikoaren ikasketa esanguratsua lor dezaten ezinbestekoa den aldaketa metodologikoa ikasleengan bultzatzeko aukera ezin hobea suposatzen du.

Mekanikak, eguneroko esperientziatik hain gertu egoteagatik, guztiz ziurtzat jotzen duguna (zentzu arruntaren ebidentziak) oker egon daitekela ikusteko abagadune paregabea eskeintzen digu.

Paradigma aurreklasikoaren eta Galileo, Deskartes, Newtonen... ideia berrien arteko borroka, aldaketa kontzeptual, epistemologiko eta metodologiko baten historia da.

Borroka hori gure ikasleengan errepikatu beharra dago, pentsaera zientifikoa benetan suposatzen duenaz jabe daitezen nahi badugu, eta datozen urteetan lan zientifikoaren berarizko prozedurak erabiltzeko prestatu nahi baditugu.

Egoera problematiko desberdinetan mekanikaren atalak aztertuko ditugu, hala nola, higidura, Newtonen legeak, indarrak, presioa eta elkarrekintzen ezaugarri energetikoen azterketa. Unitate hauek 1. zikloan ikusitakoa gogoratuz hasiko dira.

Biologia-Geologiaren egitarauari dagokionez, 3. maila gure planetaren ikasketari eskeinitako unitatearekin hasten da, Lurra bera kontzeptu antolatzailetzat hartuz.

Hasieran planetaren ezaugarri fisikoak jorratzen dira, barruko dinamikatik ondorioztatzen diren gertaerak, sumendiak eta lurrikarak, deskribatzeari ekiteko.

Azkenean sismologia Lurraren barruko egitura ezagutzeko erabiltzen da.

2. unitatean erliebea lantzen da. Hasieran paisajearen kontzeptua ikusten da, erliebearekin eta ezaugarri klimatikoarekin estuki lotua.

Gainera, ikasleek ondo ezagutzen dituzte lotura horiek eta paisajea bera. Ondoren meteorizazioa aztertzen da, eta eskualde epeletako modelatu-motak xehetasunez ikusten dira.